Ezinhobea izan da zumaiarren hasiera denboraldi berrian: ETE ligan lehenbiziko postuan amaitu du estropada Telmo Deuneko traineruak, bigarrena baino lau segundo lehenago helmugaratuta. Hain zuzen ere, 11 minutu eta hogei segundoan egin dute hiru luzetako estropada, eta beren nagusitasuna erakutsi dute herriko arraunlariek Donibane Ziburun. Haren atzetik sailkatu dira Kaiku eta Deusto, bigarren eta hirugarren postuan. Hemen ikus daitezke emaitzak eta denborak.
Orduerdi beranduago ekin diete KAE 1 ligako lehiari. Gizonezkoen traineruak seigarren egin du, San Juan, Lapurdi, Sanpedrotarra, Camargo eta Zarautzen ondoren helmuga zeharkatuta, 21 minutu eta 28 segundotan. Dena den, aipatzekoa da laugarren, bosgarren eta seigarren postuak hiru segundoko aldea izan dutela sailkapenean. Ikusi hemen KAE 1 ligako lehen estropadaren emaitzak eta denborak.