Zumaiako traineruek bigarren egin dute San Pedron

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 18a, 14:29

Telmo Deunen traineru baten artxiboko irudia. (Baleike)

Pasai San Pedron izan dira gaurkoan Telmo Deuneko arraunlariak. Bi traineruak bigarren denbora onena egin dute; KAE 1 ligan, atzoko emaitza nabarmen hobetu ahal izan dute.

Hitzordu bikoitza izan dute asteburu honetan Telmo Deuneko arraunlariek. Atzoko estropadaren ondotik, beren maila erakutsi dute gaurkoan ere zumaiarrek Pasai San Pedroko uretan jokatutako estropadan. 

ETE ligan, lehenengoa egin duen Kaiku baino zortzi segundo beranduago helmugaratu da, bigarren postua lortu ahal izan du emakumezkoen traineruak. Hain zuzen ere, 11:34.85ko denboran egin ditu bere lanak Zumaiako ontziak. Hurrengo estropada Mundakan izango dute, gaur zortzi. Ikusi hemen emaitzak eta denborak. 

Gizonezkoek atzoko emaitza nabarmen hobetu ahal izan dute Pasai San Pedron. Izan ere, etxekoek eskuratu dute garaipena, baina horien atzetik zumaiarrak izan dira bizkorrenak. Sanpedrotarra baino hiru segundo beranduago zeharkatu dute helmuga,  20:42.81ko denbora eginda. Elantxobeko traineru estropadan izango dira larunbatean. KAE 1 ligako emaitzak hemen ikus daitezke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide