Telmo Deunek ez dio nahi besteko etekinik atera ohorezko txandari gaurkoan; izan ere, bosgarren postuan amaitu dute Elantxobeko (Bizkaia) estropada. Lehenengo kaletik aritu dira Telmo deuneko arraunlariak eta azken luzean egin die ihes laugarren postuak, San Juanek baino denbora hobeak egin baitituzte hiru ziabogetan. Ikusi hemen KAE1ligako garuko emaitzak eta denborak.
Nolanahi ere, gaur lortutako zortzi puntuekin KAE1 ligako sailkapen nagusiko laugarren postuari etsi diote zumaiarrek eta horri esker ohorezko txandan jardungo dute bihar ere Mundakako (Bizkaia) estropadan. Edonola ere, zehaztu behar da gaur hirugarrena izan den Arkoterekin (Plentzia, Bizkaia) puntuetan berdinduta daudela orain zumaiarrak.
Bandera Lapurdik irabazi du gaurkoan eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu da liderra den Pasai San Pedrorengandik (Gipuzkoa) puntu bakarrera. Estua ari da izaten aurtengo arraun denboraldi hasiera, eta horren erakusle da orain arte jokatu diren hiru estropadetan hiru irabazle desberdin izan direla.