ETE ligan diharduen Telmo Deun traineruak garaipena lortu du gaur, Pasai Donibanen jokatu den estropadan. Liga hasi denetik lortu duten bigarren garaipena izan da honakoa.
Hala ere, lehia estua izan da ibilbide osoan zehar eta helmugan lau segunduko aldea lortu dute zumaiarrek; Kaiku izan dute atzetik. Dudarik gabe, estropada gogorra izan da. Izan ere, itsasoa zakarra egon da hasieratik, haizea tarteko eta horrek eragina izan du denborei dagokionean. Dena den, erlojuaren aurkako estropada honetan, Zumaiako neskak nagusitu dira, eta 11:22:94 denborarekin lortu dute bandera etxera ekartzea.
ETE LIGAKO SAILKAPENA
KAE 1eko gizonezkoen ontzia, berriz, bigarren tandan atera da Pasai Donibaneko uretara, eta pasa den estropadan bezala bosgarren postuan bukatu du, 21:49:94 denborarekin.