Erreportajeak gaur egungo etxebizitzen errealitate ilunaren datu errealak azaleratzen ditu. Etxeen prezioen etengabeko gorakada, etxebizitza bat erosi edo alokatzeko eskaintza urria eta etxebizitza turistikoen etengabeko gorakada lantzen ditu, egoeraren inguruko datu eta grafikoen laguntzaz. Inguruko joera orokorrari jarraiki, azken urteetan etengabe egin dute gora Zumaian etxebizitza erosketaren zein alokairuen prezioek. Fenomeno orokor horri, Zumaiak bizi duen turistifikazio prozesua eta bigarren etxebizitza izateko erakargarritasuna gehitu behar zaizkie.