Lapurdik eraman du Zumaiako Ikurrina

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 9a, 14:25

Lapurdikoak, Zumaiako Ikurrina astintzen gaur Zumaian. (Unai LarraƱaga)

KAE1 ligako jardunaldia herrian jokatu dute gaur eguerdian, eta Telmo Deunek estropada ona egin du: laugarren sailkatu da etxean.

ETE liga bezala, KAE1 liga ere Zumaian jokatu da gaur eguerdian. Bandera Lapurdik eskuratu du 21:08,25 denbora eginda, eta Arkote izan da bigarrena. Zumaiarrek estropada ona egin dute, eta laugarren izan dira etxean, 21:45,16 denbora eginda.

Gaur eskuratutako puntuekin 48 ditu Telmo Deunek, eta bosgarren postuan da, seigarrena den Camargo baino sei puntu gehiagorekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide