Uretaratu dute 'Santa Faustina'

Maria Maya Manterola 2023ko uztailaren 15a

Beduola elkarteak zaharberritu duen Santa Faustina batela uretaratu du gaur eguerdian. Harekin batera atera dituzte berritutako gainerako batelak ere, eta itzulia egin dute errioan.

Jardueraz beteriko asteburua da honakoa Beduola elkartearentzat. Gaur, larunbata, itsasora nabigazio librea eta berritutako ontzien desfilea egin dituzte, eta zaharberritutako ontzi bat ere uretaratu dute, Santa Faustina. Hala, herriari erakutsi dizkiete elkarteko kideek berreskuratutako ontziak. Merenderoan bazkaria egin dute jarraian, eta arratsalde partean itzuliko dira handik. 

Ondare kulturala berreskuratzeko ariketa ere egingo dute aurtengoan. Izan ere, bihar, igandearekin, garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa egingo dute.

Argazkiak: David Julia.

Honakoa da biharko egitaraua: 

Bihar, igandea

10:30. Itsasora nabigazio librea, arranplatik.
13:00. Eszenifikazioa: batelak sardinekin sartu arranplaraino. Bertan hasita, kofradiaraino garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa.
13:30. Benta eta dantza.
14:00. Sardina jana Estalapean.
17:00. Batelak altxa eta agurra.

Erlazionatuak

Bizimodua ere berreskuratzen

Maria Maya Manterola 2023 uzt 14 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide