Bigarren egin du Zumaiak Portugaleten

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 16a, 11:53

Traineruaren artxiboko irudia.

ETE ligako jardunaldia jokatu dute gaur goizean Portugaleten. Bigarren txandan aritu dira Zumaia eta Zarautz, eta bandera eskuratu duen Kaikurekin lehia bizia izan dute azken unera arte.

Emakumezkoek asteburu honetako lehen hitzordua zuten gaurkoa, eta bikain aritu da Zumaiako trainerua Portugaleten jokatutako estropadan. Bigarren txandan aritu dira Zarautz Gesalaga Okelan eta Zumaiako Telmo Deun, eta lehen luzean zarauztarrak izan dira bizkorrenak. Behin ziaboga emanda, ordea, Kaikuk eta Zumaiak segundo batzuk irabazi dituzte, eta azken metroetara arte lehia bizia izan dute hiru ontziek. Kaikuk eskuratu du garaipena, eta bi segundo beranduago helmugaratu dira Zumaia eta Zarautz, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. Sailkapen orokorrean bigarren da Zumaia Kaiku liderra baino bi puntu gutxiagorekin. 

SAILKAPENA

  ELKARTEA DENBORA
Kaiku Nortegas 10:51,84  
Zumaiako Telmo Deun A.k.e.. 10:53,65  
Zarautz Gesalaga Okelan 10:53,92  
Astillero 11:06,01  
Deusto-bilbao 11:11,70  
Ondarroa 11:14,55  
Hernani 11:16,45  
Portugalete 11:45,51  

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide