Traineru denboraldiak hartu du abiada, eta herriko ontziak lan ederra ari dira egiten beste urte batez.
Arraun denboraldiari lotuta, BALEIKEk galdera-erantzunen jokoa jarri du martxan, eta hala, gaur hasi eta uztailaren 26ko 12:00ak arte, webgune honen erabiltzaileek lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.
Jokoa sinplea da: hamar galdera daude eta hiru erantzun posible bakoitzean, baina bakarra da zuzena. Asmatzaileen artean, Telmo Deun elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu BALEIKEk.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!