Karmengo Amaren egunez garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa egin du Beduolak

Gorka Eizagirre - Maria Maya Manterola

Garai batean egiten zuten bezala, sardina arranplatik sartu, bentan saldu eta parrillan erreta eskaini zitzaien bertaratu zirenei. 

Beduola elkartearentzat egun berezia izan zen atzokoa, Karmengo Amaren eguna. Izan ere, garai batean arrantzale zumaiarrek egingo luketen eran, sardina arranplatik sartu zuten, eta eguraldia lagun, herritar ugarik jarraitu zuten gertutik Marinelen Kofradiaraino egin zuten bidea.

Behin hara iritsita, bentan saldu zuten arraina, eta parrilan egin gero, herritarrei eskaintzeko. Sagardoarekin lagunduta dastatu zituzten bertaratutakoek sardinak, eta dantzan eman zioten amaiera ekitaldi bereziari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide