Astilleron (Kantabria, Espainia) gaur goizean jokatutako ETE ligako estropadan lehia bizia egon da, eta hiru traineru helmugaratu dira lau segundoren barruan: Zarautz aurrena 10:45,20 denbora eginda, Zumaia bigarren 10:48,88 denbora eginda, eta Kaiku hirugarren, 10:49,33 denborarekin. Zumaiarrek lan bikaina egin dute, bandera lortu ez arren.
Sailkapenean tinko
Izan ere, Zumaiak tinko eusten dio bigarren postuari, eta esku-eskura du lidertza ere –59 puntu ditu Kaikuk eta 57 Zumaiak–. Hurrengo asteetan ikusiko da gaur bezala, Kaikuri aurre hartzeko gai izango diren Telmo Deuneko neskak.
Hain zuzen, abuztuaren 5ean, larunbatarekin, izango dute hurrengo hitzordua ETEko traineruek, Ondarroan (Bizkaia), 12:00etan hasita.