Baleike.eus atariaren arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna: Jose Antonio Lizarralde Aierbe. Berak jasoko ditu Zumaiako Arraun Elkartearen materiala eta Errigorako produktuak.
Hamar galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek: 128 lagunek hartu dute parte, eta horietatik 29 izan dira erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Zozketa eginda suertatu da saridun Lizarralde.
Lehiaketako erantzun zuzenak hemen daude ikusgai.