Telmo Deuneko traineruek ligako estropada bakarra izango dute asteburu honetan. KAE1 ligakoa, hain justu ere, ETE ligan atsedena hartuko baitute bihar eta etzi.
Hori horrela, gizonezkoak soilik arituko dira lehian eta Camargoko (Kantabria, Espainia) uretan egingo dute bihar 13:00etatik aurrera. Sailkapenen nagusiko bosgarren postuan sailkatuta daudenez, erdiko txandan jokatuko dute zumaiarrek. Bertan aurkari izango dituzten Camargo, Pedreña eta Zarautz baino azkarragoak izango dute helburu txanda irabazteko, eta, ahal dela, ohorezko txandako traineruren bat atzean uzteko.