Baserritar jantziak, askotariko postuak eta jan-edana, Zumaiako Euskal Jai egunean

Maialen Etxaniz - Intza Trula 2023ko abu. 11a, 16:13

Ohi bezala, artisauen eta jakien askotariko postuak ipini dituzte Alde Zaharreko kaleetan, eta asko izan dira horietan jarritako produktuak dastatzera edo erostera animatu direnak. Baserritar jantziak soinean atera dira zumaiar asko eta asko gaurko egunaz gozatzera, eta goizetik jende ugari elkartu da azokaren eta jan-edanerako postuen bueltan. Gaur eguerdiko irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da honakoa. 

Beste urte batez, eguzkitsu esnatu da Euskal Jai eguna Zumaian, eta herritarrek ez diote festari uko egin. Baserritar jantziak soinean atera dira zumaiar asko eta asko gaurko egunaz gozatzera, eta goizetik jende ugari elkartu da azokaren eta jan-edanerako postuen bueltan. Ohi bezala, artisauen eta jakien askotariko postuak ipini dituzte Alde Zaharreko kaleetan, eta asko izan dira horietan jarritako produktuak dastatzera edo erostera animatu direnak.

Hainbat saltzaile aurrenekoz bertaratu dira Zumaiako Euskal Jaira, eta beste hainbatek errepikatu egin dute. Eguerdian, bertsotan aritu dira balkoitik balkoira Oihana Iguaran eta Sustrai Colina, eta gerizpetik entzun dituzte bertsoaldiak udaletxe atarian bildu direnek. Kalean elkartu diren herritarrak, berriz, festarako pronto eta gogotsu agertu dira.

Arratsaldean jarraituko dute Euskal Jai egunerako prestatutako ekintzek. 15:00etan bazkaria egin dute, eta datozen orduetan dantzaldia, sagardo dastaketa eta Joselu Anaiak taldearen kontzertua izango dira Zumaian.

Ikusi goizeko argazki bilduma, hemen

Honako hau da arratsaldeko egitaraua: 

  • 18.00. Joxe Mendizabalekin haurrentzat dantzaldia, Amaiako plazan.
  • 18.00. Erkibe kultur elkartearen eskutik taloak, Odietan. 18.30. Soinuz Blai taldearekin dantzaldia eta Sutan Txarangarekin kalejira, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 19.00. Sagardo dastaketa.
  • 22.30. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide