KAE1 ligako Telmo Deunen ontziak hitzordua izan zuen atzo arratsaldean, Castron. Erdiko txandan lehiatu zen Zumaiako trainerua Zarautz, Camargo eta Pedreñarekin batera, eta guztietan azkarrena izatea lortu ere bai.
Bere txandako azkarrena izatea lortu zuen Castroko uretan Telmo Deunen ontziak; hala eta guztiz ere, ez zuen datorren estropadan ohorezko txandan lehiatzeko puntu nahikoa lortu. Atzo lortutakoarekin sailkapen nagusian bostgarren postuari heltzen diote mutilek.
Bestetik, emakumezkoen ETE ligako trainerua Donostian izan zen atzo arratsaldean. Sailkapenerako puntuagarria izango ez zen estropada jokatu zuten, Aste Nagusiko V. Bandera, eta bigarren helmugaratu zen Telmo Deun, Nortidal Donostiarra Ur Kirolak taldearen atzetik.