Alemaniako Daisburg herrian 2023 ICF Canoe Sprint World Chanpionship piraguismo txapelketa jokatzen ari da Iñigo Peña, eta atzo K2 1000 modalitatean urrezko domina irabazi ondoren, gaur berriz podiumera igo da Barbara Pardorekin batera K2 500 mistoan brontzezko domina eskuratuta. Bikoteak atzo arratsaldean jokatu zuen gaurko finalera sailkatzeko proba, eta "sentipen onak" izan zituztela eta "emaitza polita lortzea espero" zutela aitortu zion Peñak atzo azken orduan Urolako Komunikazio Taldeari.
Gaurko finalean, estropada osoan aurreko lau onenen artean izan dira Pardo eta Peña, eta azken txanpan esloveniarrak aurreratu dituzte, hirugarren amaituz (1:33.912). Lehen postuan sailkatu da Alemania 1:33.033 denbora eginda eta bigarren izan da Australia (1:33,176). Beraz, lehen hiru traineruak segundo batean sartu dira helmugan eta ehunenekoek erabaki dute sailkapena. Hirugarren postuarekin, munduko txapelketa honetako bigarren domina lortu du Iñigo Peñak.