Gaur, 14:00etan hasita, Erandioko XXXVI. Bandera izan dute jokoan ETE ligan parte hartzen duten taldeek, eta Telmo Deun hirugarren postuan sailkatu da. Ligako azken estropada izan da gaurkoa, eta Zumaiako traineruak 11:56,91 denbora markatu du erlojuaren aurkako proban. Zarautz Gesalaga Okelan (11:47,83) izan da azkarrena,eta bigarren sailkatu da Kaiku(11:52,38). Dena dela, Telmo Deunek sailkapen nagusian bigarren postuan bukatu du liga, 91 punturekin. Estropadaren sailkapena ikusgai dago honako lotura honetan.
Datorren asteazkenean, Kontxako Banderako sailkapen estropada jokatuko dute Telmo Deuneko arraunlariek Donostian.