Baleikeren arraun porrak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko ira. 24a, 10:00

Telmo Deuneko emakumezkoak, aurtengo estropada batean. (Utzitakoa)

Amaitu da aurtengo traineru denboraldia, eta Baleikek egin du zozketa asmatzaileen artean. Izan ere, 83 pertsonak parte hartu dute porran, eta horietatik erdiek asmatu dute herriko bi traineruek zenbatgarren postuetan amaituko zituzten beren ligak.

Baleikeren aurtengo arraun porrak ere badu irabazlea: Joseba Amilibia zumaiarra. Guztira 83 herritarrek parte hartu dute porran, eta horietatik 44 lagunek asmatu dute herriko bi traineruek zenbatgarren postuetan amaituko zituzten beren ligak. KAE1 ligan bosgarren izan dira Telmo Deuneko gizonezkoak, eta ETE ligan, berriz, bigarren, emakumezkoak.

Hala, Amilibiak sari dotorea jasoko du: Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide