Zuzendaria: Jaione Camborda. Aktoreak: Janet Novás, Siobhan Fernandes. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Galizia.
Illa de Arousa, 1971. Maria itsaskia biltzen bizimodua ateratzen duen emakumea da. Halaber, ezaguna da uhartean beste emakume batzuei erditzean laguntzeagatik, arreta eta ardura bereziarekin. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin beharko du eta bere biziraupenaren alde borrokatuko duen bidaia arriskutsu bati ekingo dio. Bere askatasunaren bila, Mariak Galizia eta Portugal arteko kontrabandisten ibilbideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.
Azaroaren 3, 4, 5 eta 6an, 19:30ean, Aita Marin.