Azaroko Baleike aldizkariaren aurrerapen bideoa: Sortzaile zumaiarrak Durangora begira

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 1a, 10:00

Datozen egunetan hasiko dira azaroko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aldizkarian landutako edukien artean, EIRE musika taldeari eginiko elkarrizketa izango da irakurgai. Hona hemen elkarrizketaren aurrerapen bideoa. 

Durangoko Azokara begira dira euskal sortzaileak, eta Zumaiako hainbat musikari ere izango dira horien artean, hala nola EIRE musika taldea, Akaleia eta Jon Maia. Euskal kulturaren saltoki eta erakusleiho handienean aurkitu ahal izango dira bakarlari nahiz talde horiek grabatutako diskoak, eta horietako batzuekin elkartu da Baleike azaroko aldizkarian, tartean EIRE musika taldearekin. Talde horretako kideak dira hilabeteko honetako aurrerapen bideoko protagonistak.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide