2024/01/25 19:00etan

Zinema

Zine forum: Anatomia de una caida

Zine forum: Anatomia de una caida
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Justine Triet. Aktoreak: Sandra Hüller, Samuel Theis, Milo Machado Grener. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Frantzia.

Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezin du argitu suizidioa edo homizidioa den. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak bere harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.

Urtarrilaren 25ean, 19:00etan, Aita Marin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide