Zuzendaria: Salvador Calvo. Aktoreak: Miguel Herran, Susana Abaitua. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Espainia.
Himalayako mendikatea, 1999. Quiquek, Clarak eta Lucas txikiak lehen oporrak hartzen dituzte elkarrekin Indiako iparraldean. Gau batean, ekaitz baten erdian, bidelapur batzuen eraso bortitza jasan dute. Handik ordu batzuetara, bertako batek Quique erreskatatu eta mendietako herrixka isolatu batera eramango du. Han, inkomunikatuta eta zibilizaziora itzultzeko aukerarik gabe, negua iritsi arte egon beharko du, herrixkatik irteteko bide bakarra eratu ahal izateko: ibai izoztua. Quiquek Himalayaren bihotzean egindako egonaldian ikasitakoa frogatuko du.