Inauteriak 2024

Inauterietako egitaraua iragarri du udalak

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 31a, 10:14

Otsailaren 9an hasiko dira Inauteri jaiak Zumaian. Mozorro lehiaketak, kalejirak eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

Otsaileko bigarren asteburuan ospatuko diren Inauteri jaien egitaraua prest du dagoeneko Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Iolande Ostolazaren kartelak iragarriko duen egitarua ikastetxeetako festekin hasiko da hilaren 9an, eta lau egun geroago amaituko da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berriarekin. Pailazoei dagokionez, sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai.

Egitaraua

Otsailak 9, ostirala

Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa Fiesta de Carnaval

17:30ean. Ubillosen hasita Musika eta Dantza Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauterietako kalejira: Kuba!

Otsailak 10, larunbata

12:00ean. Eusebio Gurrutxaga plazan, Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira

12:15-14:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, Familian Zumai txaranga salto eta dantza! herriko kaleetan zehar

17:00ean. Eusebio Gurrutxaga plazan, inauterietako mozorro festa.

18:00ean. Eusebio Gurrutxaga plazan, haurren mozorro lehiaketa

18:30ean. Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.

18:30-21:00. Oxford aretoan, Argazki Txokoa.

20:00ean. Amaia plazan, kontzertuak: Karter, Hoben eta Occhi di Farfalla.

22:00ean. Kofradia, Diskoteka.

Otsailak 11, igandea

12:00-14:30. Beti Jai Fanfarrearen kalejira herriko kaleetan zehar.

17:00ean. Aita Mari aretoan, zine emanaldia: El arca de Noé.

Otsailak 12, astelehena

15:00 eta 17:30. Zumaienan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Ez gara jaitsiko!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide