Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten Matx kirol proiektua Donostiako Tabakaleran. Edukiez harago, tokian tokiko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da aplikazioa, eta horretarako, proiektua hiru zutabe nagusitan banatuko dute: klubak, kirol-edukiak eta komunitatea.
Tokikomeko Gipuzkoako bazkideen babesarekin abiatu dute proiektua, eta hain zuzen, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) da Matxekin bat egin duen hedabide taldeetako bat. UKT proiektuaren erredakzio taldeko kideetako bat da, eta atzoko aurkezpen ekitaldia honako bideo honetan ere jaso dute.