Zumaia Cuba Boxing klubeko Mady Diamek gainditu du Gipuzkoako txapelketako proba garrantzitsua. Izan ere, lurraldeko kanporaketa jardunaldia jokatu zen joan den larunbatean Soraluzen, eta egindako borrokaldi bikainari esker, hurrengo fasera igaro da Diame.
Gipuzkoako finala zain du orain. Hura irabaziko balu, Euskadiko txapelketarako sailkatuko litzateke.