Ehun partiden langa gainditu du Peru Nolaskoainek eliteko futbolean. Dena den, kopuru horretara iritsi arte egin behar izan duen bidea ez da laua izan. Urte eta erdiko geldialdia egitera behartu zuen orkatilan izandako lesio larriak eta lautan atera behar izan du Athleticetik taldean ez zituen minutuen bila. Azkena behin betikoa izan da, Eibarrera egindako mugimendua, eta erosoena zaion zelai erdiko postura itzuli da, gainera.