Zumaiako beteranoek bigarren egin dute Sestaon

Maria Maya Manterola

Badok 13 izan zen garaile Sestaon jokatutako estropadan, eta haren atzetik sailkatu ziren zumaiarrak. Pontejosek egin zuen hirugarren.

Arraunlari beteranoen Zipr 18/70 traineru ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute igaro berri den asteburuan, larunbatean, Sestaon (Bizkaia). Bigarren jardunaldian gertatu bezala, azken estropada honetan ere bigarren postuan sailkatu ziren Zumaiako beteranoak. 

Badok 13 izan zen garaile, eta hura baino ia zazpi segundo beranduago helmugaratu ziren zumaiarrak. Bi ehunekotara iritsi ziren hirugarrenak, Pontejosekoak (Kantabria, Espainia).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide