Gaur zortzi, Raixta Eguna ospatuko da Emakumeon Etxearen bueltan, eta jarduera ugari izango dira egun osoan zehar. Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabalekin bertso bazkaria ere egingo dute, eta Emakumeon Etxeak jakinarazi du dagoeneko salgai daudela bazkaritarako txartelak, Emakumeon Etxean bertan eta Turismo Bulegoan. Langileek 15 euroren truke eskuratu ahal izango dute; prekarizatu edo langabetuek, 12 euroan.
Aurtengoan ere izango da tatuaje txikiak egiteko aukera, La elfa tattooren eskutik (Irene Hernandez). Tatuatu nahi dutenek aurrez jarri beharko dute harekin kontaktuan, @la_elfa_tattoo Instagram kontura idatzita edo Emakumeon Etxearekin harremanetan jarrita (info@zumaiakoemakumeonetxea.eus).