Mugikortasunarekin lotuta, herriko "puntu kritikoak" identifikatu nahi ditu Zumaiako Udalak, mugikortasunaren garapena hobetu eta herritarren bizi kalitatea bermatzeko prozesuak diseinatzeko gero. Izan ere, Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesuari hasiera eman diote, eta herritarrek prozesu horretan aktiboki parte hartzea nahi dute.
Horretarako, lehen pausoa izango da herritarrek mugikortasunaren inguruko inkesta betetzea. Duela hilabete zabaldu zuen udalak mugikortasunaren arloko ohiturak eta beharren identifikatzeko galdetegia, eta igande honetan itxiko du, hilak 9. Lotura honetan bete daiteke, baita udaletxean eta Alondegian ere.