Ekaineko Zumaia Guka aldizkariaren bideo aurrerapena: Pulpo Eskubaloiak 50 urte

Maria Maya Manterola 2024ko eka. 6a, 16:00

Zumaia Guka datozen egunotan hasiko da ekaineko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean landu du Pulpo Eskubaloiaren 50. urteurrena. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke.

Pulpo Eskubaloia kluba sortu zutela 50 urte beteko dira aurten. Hori dela-eta, klubaren mende erdia ospatzeko ekitaldi sorta prestatu du zuzendaritzak ekainerako. Ospakizunak, baina, hilabete lehenago hasi zituzten, gizonezkoen lehen taldearen maila igoerarekin. Estatu mailako lehen mailan arituko da Pulpo datorren denboraldian, eta argi dute: "Bueltatu gara egon behar dugun tokira".

Hori guztia eta gehiago, ekaineko Zumaia Guka aldizkarian.

Bakideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide