Anbulatorio aurrean egingo dute pentsiodunek biharko elkarretaratzea

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 9a, 09:00

Anbulatorioan bizi duten egoerari aurkibidea ematea eskatzen dute pentsiodunek.

Elkarretaratzearekin bat egitera deitu ditu herritarrak Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak.

Zumaiako osasun zentroan bizi duten egoeraren aurrean, bertako langileei babesa adierazteko eta Osakidetzari konponbidea ematea eskatzeko, Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak astelehenero egiten duen elkarretaratzea anbulatorio aurrean egingo du bihar. 

"Uste dugu garaia iritsi dela aferari irtenbidea emateko, are gehiago uda-saioa heltzear dagoenean. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari planifikazio egokia eskatzen diogu, Osakidetzako langileen eta erabiltzaileen ongizatea bermatze aldera, funtsezkoa den osasungintza zerbitzu publikoa kaltetua izan ez dadin".

Kontzentrazioa eguerdiko 12:00etan egingo dute bihar, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide