Autobus zerbitzuan eragina izango du larunbatean jokatuko den Zarauzko Triatloiak

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 6a, 17:00

Etzi, larunbatez, jokatuko da Zarauzko Triatloia. Probak eragina izango du eskualdeko trafikoan, autobusen joan-etorrietan barne. 

Larunbatean, arratsaldeko lehen orduetatik aurrera jokatuko da Zarauzko Triatloia. Getariako hondartzatik abiatuko dira kirolariak 14:00etan, eta proba Zarautzen amaitu arte eskualdeko errepide eta bideetan zehar arituko dira.

Kirol proba honek eragina izango dute eskualdeko trafikoan, eta 14:00etan hasi eta 18:15ak bitarte izango du eragin handiena. Autobus zerbitzuetan ere eragingo du. Lurraldebusek aldaketa horien berri eman du.

UK01 Azkoitia>Donostia

Azkoititik 13:45ean, 14:45ean, 15:15ean, 15:45ean , 16:15ean, 16:45ean, 17:15ean, eta 17:45ean ateratzen diren
zerbitzuak ez dira Iraetatik pasako. Iraeta itxita egongo da.

UK01 Donostia>Azkoitia

Donostiatik 13:35ean, 14:05ean, 14:35ean, 15:05ean, 15:35ean, 16:05ean, 16:35ean, 17:05ean eta 17:35ean irteten diren zerbitzuak autopistaz Elgoibarrera joango dira eta handik Azkoitira. Autobus aldaketa egingo da Azkoitian.

UK03 Azkoitia>Zarautz

Azkoititik 15:05ean irteten den zerbitzuak geltoki bakarra egingo du Zarautzen, Hotel Zarauzko biribilgunean. Ibilbidea autopistaz egingo da eta ez da Iraetatik, Meagatik eta Aizarnazabaletik pasako.

UK03 Zarautz>Azkoitia

Zarauztik 14:05ean eta 16:05ean irteten diren zerbitzuek geltoki bakarra egingo dute Zarautzen, Hotel Zarauzko biribilgunean. Ibilbidea autopistaz egingo da Elgoibarretik zehar eta Azkoitian autobus aldaketa izango da Zestoara iristeko.

UK06 Zumaia>Zumarraga

Zumaiatik 13:45ean irteten den zerbitzua autopistaz joango da Elgoibarrera eta Azkoitian autobus aldaketa egingo du. Zumaiatik 14:45ean, 16:45ean eta 17:45ean irteten diren zerbitzuak Zumaia-Zestoa bitartean ezeztatu egingo dira. Zerbitzu horiek 15:00etan, 17:00etan eta 18:00etan hasiko dira Zestoan Zumarragarantz.

UK06 Zumarraga>Zumaia

Zumarragako Ospitaletik 13:10ean, 15:10ean eta 16:10ean irteten diren zerbitzuak Zestoaraino iritsiko dira. Ez dira Zumaira iritsiko.

UK09, UK10 eta UK11 Zumaia>Donostia

Zarauzko hiriguneko geralekua kenduko dute bi noranzkoetan, 14:30etik 18:30era, Zumaia-Donostia lineatan.

Donostiarako norazkoan Sanz Eneako geralekua ere kenduko dute. Ordezkoa Hotel Zarauz pareko biribilgune ondokoa izango da.

N-634 errepidea ere moztuko da Zarautzerako noranzkoan 14:30etatik 18:30etara. Zarautzera doazen Getariako bidaiariek, Zumaian bus-aldaketa egingo dute Donostiarako autobusetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide