Euripean jokatu zen atzo Zarauzko Triatloiaren 37. edizioa, eta beste behin, ikuskizuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi. Irabazleak aise gailendu ziren, Hanne De Vet hasiera-hasieratik, eta Antonio Benito, korrikako proban. Benitok 3:49:32 denboran osatu zuen triatloia, eta De Vetek, berriz, 4:10:11 denboran (behin-behineko denborak).
Helene Alberdik ere parte hartu zuen lehian, eta baita podiumera igo ere, hirugarren helmugaratu baitzen, De Veten eta Stephanie Clutterbuck-en atzetik. Gukari aste honetan bertan emandako elkarrizketan aurreikusi zuen aurtengoan ez zuela txapelik jantziko, baina lan aparta egin zuen, besteak beste Judith Corachan-en aurretik helmugaratuta.
Zumaiako bizilagunak hiru probetan egindako lana ikus daiteke ondorengo argazki bildumetan: