Eguteraren inguruko bilerak egingo dituzte bihar dendariekin, tabernariekin eta elkarte gastronomikoekin

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 12a, 09:00

Oikian ari dira eraikitzen Eguteraren planta fotovoltaikoa. (Zumaiako Udala)

Energia kooperatibaren inguruko xehetasunak azalduko dizkiete sektore horietan aritzen diren kideei. 

Dendariekin, tabernariekin eta elkarte gastronomikoetako kideekin Egutera energia kooperatibaren berri emateko bilerak egingo dituzte bihar Alondegiko Moila gelan. Bertan, kooperatiba honen inguruko xehetasunak emango dizkiete, eta herriko sektore hauetako kideek izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatuko dira. 

Sektorearen arabera, hiru bilera egingo dituzte bihar. Hala, goizeko 10:00etan, tabernak eta kontsumo elektriko handiko jarduerak daude deituta; eguerdiko 12:00etan merkatariak eta zerbitzuak, eta arratsaldez, 19:00etan, elkarte gastronomikoak. 

Berari dagokion saiora azaltzerik ez, baina kooperatibaren berri izan nahi dutenek, beste saio batera joan ahal izango dute. Kasu horietan, aurrez abisatzea eskatzen dute antolatzaileek info@egutera.ekiola.eus posta elektronikoko helbidera deituta.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide