Manifestazio zaratatsua deitu du Zuopa plataformak ostiralerako

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 19a, 15:00

Ekainaren 10ean Alondegian egin zuen aurkezpena Zuopa plataforma. (Juan Luis Romatet)

Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformak manifestaziora deitu du ostiral arratsalderako. 18:00etan abiatuko dira osasun zentrotik.

Manifestazio zaratatsua deitu du Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformak (Zuopa) ostiral arratsalderako. Zumaian osasungintza aldetik dauden gabeziak azaleratzeko eta haiei konponbidea ematea eskatzeko asmoarekin egingo dute ekintza.

Protesta ekintzan parte hartuko duten lagunak 18:00etan elkartuko dira Zumaiako osasun zentroaren parean, eta handik abiatuta herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Antolatzaileek ahalik eta zarata handiena sortuko duten tresnak eramatea eskatzen dute.

Zuopa maiatzaren amaieran sortu zuten Zumaiako anbulatorioan bizi zuten egoeraren berri izan zutenean. Ordutik, elkarretaratze jendetsu bat eta aurkezpen publiko bat egin ditu, biak ere jendetsuak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide