Osasun arreta bermatzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean

Maria Maya Manterola 2024ko uzt. 3a, 09:30

Zuopak salatu du azken asteotako bera izaten jarraitzen duela Zumaiako anbulatorioko egoerak, eta protestara deitu ditu herritarrak. 

"Osakidetzaren kudeaketa kaskarra" dela medio, sei medikuren lana hiruk egiten dute uneotan Zumaiako anbulatorioan, eta bi pediatra beharrean, bakarra dago lanean. Hala salatu du beste behin ere Zuopak ohar bidez, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu ostiralerako. 

Izan ere, azaldu dute zumaiarren osasun arreta ez dagoela bermatuta. Mediku eskasia bakarrik ez: 15:00etatik aurrera, ez dago bakar bat ere osasun zentroan, eta gainera, uda sasoian, Zarauzko anbulatorioan egun gehienetan ez dago etengabeko arretarik. 

Osasun publikoaren alde egin eta Osakidetzaren kudeaketa kaskarra salatzeko, Zuopak dei egin die herritarrei mobilizatzera. Ostiralerako deitu dute elkarretaratzea, osasun zentroaren aurrean, 12:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide