Leire Esnal pilotari zumaiarrak hala eskatuta, duela urte batzuk pala egokituko taldea sortu zuen Zumaiako Kirol Elkarteak, eta orain bi urte sekzio propioa sortzeko pausoa eman zuen. Zumaiakoak bakarrik, inguruko herrietako pilotariek ere parte hartzen dute taldeak egiten dituen entrenamenduetan. Txapelketetan ere aritu dira baita, baita bi txapel lortu ere azken Gipuzkoako pala egokituko txapelketan. Kirol honi ikusgaitasuna ematea dute hurrengo pausoa.
Hori guztia eta gehiago, ekaineko Zumaia Guka aldizkarian.
Bakideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan.