Zarauzko Etengabeko Arreta Gunea ez ixteko langile baten eskaera aztertu zuten ekaineko ohiko osoko bilkuran, eta udalbatzak aho batez eman zion baiezkoa testuari. Orain, udalak Eusko Jaurlaritzara igorri du eskaera.
Batetik, larrialdiko hiru estamentuak –medikua, erizaina eta administrazioa– eta EAGa inoiz ez ixteko eskatu dute. Izan ere, Zarauzko anbulatorioan larrialdi zerbitzuak artatzen dituzte, astean zehar 17:00etatik 08:00etara eta asteburutan 24 orduz. Zumaiarrek Zarautzera joan behar izaten dute larrialdi kasutan, eta beraz, anbulatorioarekin batera, Lehen Arretaren oinarrizko zutabe da larrialdi zerbitzua.
Honakoa da osoko bilkuran onartutako testua:
Larrialdi anbulatorioko (EAG) egoerak okerrera egin du duela urtebetetik gutxi gorabehera; izan ere, larunbat, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 21:00etara lan egiten zuen bigarren medikuaren (mediku titularra indartzera zetorren medikua) falta nabaritzen hasi zen.
Orain, bigarren medikua ia ez da existitzen eta, gehienetan, mediku bakarra aritzen da lanean.
Horrez gain, Aste Santutik aurrera, egun askotan, guardia tarte batean, edo baita guardia osoa ere, medikurik gabe egoten da zerbitzu hau, eta erizaina eta zeladorea dira larrialdi-anbulatorioa artatzen duten bakarrak.
Egoera horren aurrean, honakoa eskatzen diogu Zumaiko Udaları:
- Eusko Jaurlaritzari eskatzea larrialdiko hiru estamentuak une oro mantentzeko familia medikuntza, erizaintza eta administrazioa.
- Eusko Jaurlaritzan eskatzea EAG ez inoiz ixteko, hau da, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 08:00etara, eta asteburu eta jai egunetan 09:00etatik 09:00etara (24 ordu) mantentzea.
- Eskaera hauek Eusko Jaurlaritzako osasun sailari helaraztea.