Igandera arte ikus daiteke Elisabet Mendiaren margo bilduma

Maria Maya Manterola 2024ko uzt. 18a, 09:00

Hilaren 10az geroztik zabaldik da Alondegiko Oxford aretoan Mendiaren lanak biltzen dituen erakusketa. Egunero zabalduko dute aretoa, igandera bitarte.

Txalupak, padurak eta kostaldea akuarelaz margotzen ditu Elisabet Mendia margolari urretxuarrak. Azken urteotan ondutako 34 margo Zumaian ditu ikusgai hilaren 10az geroztik, Alondegiko Oxford aretoan. Igandera bitarte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:30etik 20:30era, eta asteburuan 12:30etik 14:00etara ere bai.

Barnrukaldekoa izan arren, txikitatik izan du gerturapena kostaldearekin margolariak, eta haren koadroetan Zumaia ere ikus daiteke mihise gainean irudikatuta. 

Argazkiak: Juan Luis Romatet.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide