Aita Mari aretoa bete egin zen atzo iluntzean De arena y agua film laburraren estreinaldirako. Cesare Maglionik, Maitena Illarramendik eta Telmo Iruretak zuzendutako lana, Iruretaren amak, Isabel Uriak, idatzitako testu batean oinarritzen da eta, zumaiarrak GUKAri emandako elkarrizketan azaldu zuenez, Irureta haurrari omenaldia egitea du helburu.
Herritar bat protagonista edo egile den lan bat aurkezten den bakoitzean gertatzen den bezala, bizilagunek erruz erantzun zuten, eta ez zuten leku hutsik utzi aretoan.