Streaming bidez emango dituzte Dinastia Etxabeko partidak

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 31a, 16:30

Zaletuak Aitzuriko harmailetan.

Gaur hasiko da Dinastia Etxabe pilota txapelketaren 52. aldia. Pilotazaleak Aitzuri frontoira bertaratuko dira gaur gauez. Baina, nahi dutenek etxetik jarraitu ahal izango dituzte partidak streaming zerbitzuaren bidez. 

23 urtez azpikoen aurrekanporaketako faseko partidek emango diote hasiera Zumaian udaro antolatzen duten Dinastia Etxabe pilota txapelketari. 21:00etan hasita, bi partida hauek jokatuko dituzte Aitzuri pilotalekuan:

  • Oskoz-Alberdi vs Rekalde-Garcia
  • Apaolaza-Beloki vs Iker Egiguren-Sotil

Pilotalekura azaltzerik izango ez duten pilotazaleek partidak etxetik jarraitzeko aukera izango dute streaming zerbitzuaren bidez. Zumaiako Pilota Elkarteak Youtuben duen kanalean emango dituzte partidak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide