Musika instrumentuekin jantzi dituzte Zumaiako saltokiak

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 6a, 09:00

Zumaiako Musika Jaialdiaren berrogeigarren aldiaren urteurreneko ospakizunekin bat eginda, Zumaiako hogeitik gora saltokik bat egin dute jaialdiarekin beraien erakusleihoetan musika instrumentuak jarriz. 

40 urte bete ditu aurten Zumaiako Musika Jaialdiak eta egun hauetarako egitarau aberatsa prestatzeaz gain, bestelako ekitaldi edo ekintzak ere bultzatu ditu. Hala, Distira Argazki Elkarteak antolatzen duen zuri beltzezko erakusketak musika izan du aurtengo gaia. Abuztuaren 11ra arte bisitatu daiteke lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa Oxford aretoan.

Zumaiako merkatariek ere bat egin dute urteurrenarekin. Gertu merkatarien eta ostalarien elkartearekin harremanetan jarriko, elkarteko bazkide diren 26 saltokik musika instrumentuekin eta partiturekin atondu dituzte beraien erakusleihoak. Herriko musikari eta eragileek utzitako instrumentuak dira hauek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide