Etxeko organoa bertatik bertara ezagutzeko bisitaren ondoren, Lucia Gomez mezzosopranoaren eta Gerardo Rifon organistaren emanaldia izan zen atzo parrokian bertan. Haizea eta hitzak izenburupean eskaini zuten emanaldia 20:00etan hasita, eta herritar ugari gerturatu zen kontzertua bertatik bertara ikusi eta entzutera.
Musika Jaialdiaren barruko hurrengo emanaldia asteazkenean izango da. The three ravens irakurketa musikatua eskainiko dute Amaya Blanco Radek (biolonea), Arrate Zubigarayk (klabea) eta Ana Camilo Cobosek (ahotsa), 19:00etan, Ubillos jauregiko kaperan.