Musikaren inguruan joan da aurtengo zuri beltzezko argazki lehiaketa. Mundu osoko 97 argazkilarik hartu dute parte lehiaketaren 36. aldi honetan, 373 lanekin. Lehiaketara aurkeztutako lan onenekin erakusketa muntatu du Distira Argazki Elkarteak, eta bilduma ikusgai izan da uztailaren 24tik Alondegiko Oxford aretoan.
Erakusketak bihar itxiko ditu ateak. Gaur eta bihar izango da oraindik lan hauek ikusteko aukera, 18:30etik 20:30era.