Hamahirugarren postuan aterako da Zumaia gaurko estropadan

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 29a, 13:32

'Telmo Deun' traineruko arraunlariak. (Onintza Lete Arrieta)

Hogei ontzi abiatuko dira Kontxako zazpi posturen bila. 18:00etan izango da emakumeen sailkatze estropada.

Gizonen traineruek izan zuten atzo lana eta gaur emakumeen txanda izango da. 18:00etan hasita, Kontxako Banderarako sailkatze estropada jokatuko dute Donostian. Guztira, hogei ontzi izango dira irteera puntuan datozen bi igandetan lehiatzeko zazpi postuen bila –Donostiarra trainerua dagoeneko sailkatuta dago–.

Perillo traineru galiziarra izango da ateratzen lehena, eta ondoren irtengo diren hurrengo hemeretzi ontziak. Zumaia hamahirugarren postuan aterako da, Orioren aurretik eta Cabo galiziarraren atzetik. Gizonen kasuan bezala, erlojupeko estropada izango da eta bete beharreko lana 1,5 itsas miliakoa izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide