Irailaren 14an ospatuko da Olagarro Eguna Zumaian. Honakoa da egitaraua:
Goiz partean XVIII. ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.
10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan ELIKAGAIEN AZOKA.
10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.
11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XVI. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
Goiz partean, OLAGARRO BROTXETAK E. Gurrutxaga plazako eta Gernika parkeko txosnetan.
11:00etatik 13:00etara (bi txanda), Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100.
11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
11:15ean HAMAIKETAKOA olagarro harrapatzaile izandakoentzat.
11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu taldearekin.
12:30ean KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.
14:30ean HERRI BAZKARIA, Sagarbidko aterpean.
11:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz (gaztelaniaz 12:30ean) %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: www.geoparkea.eus.
17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.
Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.
18:30ean HAMARRU ELEKTROTXARANGA herriko kaleetan.
19:30ean Kofradian, Olarro eguneko XVI. Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei.
22:00etan Kofradian, ERROMERIA SOINUZ BLAI taldearekin.
22:00etan DJ LUJI eta DJ LOTI Amaia plazan.