Salgai daude Olagarro Eguneko bazkarirako txartelak eta kamisetak

Maria Maya Manterola 2024ko ira. 4a, 11:30

Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira. Bazkariko txartelen prezioa 12 eurokoa da helduentzat; 8koa haurrentzat.

Olagarro Eguneko prestaketetan murgilduta dago herria. Aste honetan bertan eman dute egitarauaren berri, eta gaurtik salgai dira bazkari herrikoiko txartelak eta kamisetak ere.

Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira. Herri bazkariko txartela 12 euroren truke eskuratu ahal izango dute helduek, eta 8 euroren prezioan haurrek. Kamisetek, berriz, 10 euro balio dute. Datorren astelehenetik aurrera, hilak 9, zapiak ere salduko dituzte, 2 euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide