Iraileko Zumaia Guka aldizkarirako bideo aurrerapena: Lore Uranga eta turismoa

Erredakzioa 2024ko ira. 6a, 11:00

Zumaia Guka datozen egunotan hasiko da iraileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean landu du turismoaren inguruko elkarrizketa Lore Uranga adituarekin hitz eginda. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke.

Turismoa hizpide da azken urteotan mundu mailan. Sektoreak eragiten dituen kalteak eta, aldi berean, turismoa erakartzen duten lurraldeetan duen indar ekonomikoa bolo-bolo dabil azken aldian. Horren inguruan hitz egin du Lore Uranga BQD bidai-agentziako arduradunak eta turismo adituak Zumaia Guka aldizkarirako emandako elkarrizketan. 

Uztailean Parisen (Frantzia) egindako Olinpiar Jokoetan izandako bi zumaiarrak ere protagonista dira iraileko Zumaia Guka aldizkarian. Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Kauldi Odriozolak Jokoetan bizitakoaren inguruan hitz egin dute. Aldizkariko erretratuan, berriz, Narrondoko tabernako arduradun Sonia Albarez da hil honetako aurpegia. 

Hori guztia eta gehiago, iraileko Zumaia Guka aldizkarian.

Bakideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide