Txaloen artean jaso zuten Zuazu eta Eterna taldeek Olagarro Eguneko XVI. Bandera. 42 taldek parte hartu zuten atzoko lehian, eta goizeko arraun saioaren ostean, Kofradian jaso zuten arratsaldean Olagarro Eguneko XVI. Bandera bi taldeek. Ohikoa bilakatu den moduan, jendez bete zen Kofradia irabazleak agurtzeko.
Horrez aparte, Hamarru elektrotxarangak alaitu zituen Zumaiako txokoak, eta goizean nahikoa olagarro jan ez zutenek Eusebio Gurrutxaga plazan, Ignacio Zuloaga plazan, Erribera kalean, Saregile plazan eta Amaiako plazan izan zuten horretarako aukera.