2024ko arraun denboraldia ezin modu hobean amaitu du Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak, emakumeen traineruaren maila igoerarekin. Oraindik ere emaitzarekin gozatzen ari bada ere, kluba datorren denboraldira begira jarri da dagoenekoz.
Hala, datorren ostiralean, hilaren 27an, hurrengo urteko arraun denboraldia lantzen hasteko lehen bilera egingo du klubak. Zumaian arraunean aritu nahi duten neska-mutilak deitu ditu klubak bilera horretara. Hitzordua 18:00etan izango da klubak Itsas kiroldegian duen lokalean.